XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
N.A.N. taldea Azkoitian.Hil honetako 9an, gerturatuko dira gure herrira Nortasun Agiria ateratzeko taldea, eta berauek hilaren 17a arte izango ditugu, hurrengo eguna hilaren 18a gaixo eta elbarrientzako izango da.
Lan hauek guziak Udaletxeko areto nagusian izango dira, goizeko 9,30tik eguerdiko ordubatetara.
Txandako zenbakiak eta beharrezko diraden paperak dagoenekoz udaletxeko bulegoetan zabaltzen ari dira.
Zergak.Urai, zaborrei, estolderiari,
Posibilitate hau hilaren 19a arte dago, handik aurrera %20ko ezarpenarekin ordainduko dira.
Soldaduska.1.970. urtean jaio eta Azkoitiko Udaletxean enpadronaturik dauden mutil gazteek, soldaduskarako izena eman beharko dute Udaletxeko bulegoetan Abenduaren 15 baino lehenago.
Idi Demak.Bihar larunbata, gaueko 10etan San Andres sariko txapelketaren barruan Arientza, Altzubarren eta Arzadun idi pareek hartuko dute parte.
Gogoratu joan den aste buruan parte hartu zuten idi pareetatik, Frantzilla Zahar dugula plazarik gehinarekin.